XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Fiskalak 57 urteko gartzela zigorra eskatu du Parotentzat

Henri Parot epaitu zuten atzo Madrileko Entzutegian, 1984. urtean ustez Luis Roson jeneralaren aurka egindako atentatuagatik.

Fiskalak 57 urteko gartzela eskatu zuen Parotentzat.

Leporatutako ekintzan parte hartu zuenik ukatu egin zuen akusatuak.

Poliziaren aurrean eginiko aitorpenek baliorik ez zutela esan zuen Parotek, torturen bidez lortu zituztela salatuz.

Akusatuak, hau ez da epaitegi bat, zirkoa baizik adierazi ondoren, gela utzi zuen, epailearen baimenarekin.

Paroten abokatuak defentsa juridikoa egitea errefusatu zuen, akusatuak horrela eskatu zion eta.

Ministeritza fiskalaren arabera, 1884eko azaroan Lasa Mitxelena Txikierdik proposatu zien komando ibiltariko kideei Luis Rosonen kontrako atentatua burutzea.

Roson larriki zauritua gertatu zen atentatuan.